XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
NAPARTARRAK JOAKIN LIZARRAGA (1748-1835)Amazortzigarren mendearen amaialdiko napar idazlaria.
Ez dira askorik luma erabilli zuten napartarretan, baiña ez ditugu arbuiagarri ere, gora aundikoak baizik.
Egues ibarreko lau baten datza Elkano; ementxe jaio zan Joakin Lizarraga 1748-9-17`an.
Napar erriska ontan il ere egin zan, bertoko apaiz-aita zala, 1835-1-20`an.
Bere gurasoak: Tomas Lizarraga ta Maria Frantziska Iragi.
Bere erritik, esan dezakegu, etzan atera ikastaldiak egiteko besterik.
Goideiak eragiña ta an inguruko jesulagunak bultzatuta, bear bada, Loiola`n sartu zan 1766`an.
Urrengo urtean
Lizarraga bere etxera itzuli zan, eta eliz-ikasketak osotu ondoren, Elkano`ko erretore, apaiz-aita izentatu zuten, 1774`an, irurogei ta bat urte kargu orretan egiñik.
IDAZLANAKEmentxe zegolarik asi zan idazten.
Berez sor-azi zuen gar ori, ala besteren batek zirikatuta? Ez dakigu.
Umetatik zekin euskeraz, eta Loiola`n igaro zuen urtean izango zitun noski zirikatzaille yaioak ere; Larramendi, Mendiburu ta Kardaberatz`en liburuak, gaiñera, esku artean izango zitun.
Dana dala, ezagutzen zitun bere aurretiko euskal idazleak